XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Negutegiaren bidezko beroaren metapena aspalditik asmatutakoa da.

l769. urtean De Saussure-k tamaina desberdinetako beirazko bost kaxa antolatu zituen, progresiboki bat beste barruan jarririk, eta honela 160ampdeg;C-tako tenperatura lortu zuen kaxa barruan.

1867. urtean Sir John Herschel-ek beirazko bi plater ezarri zituen hondar gainean Hego-Afrikan eta 120ampdeg;C-tako tenperatura lortu zuen, fruta, okela eta arraultzak egosiz.

Argi ikuskorra Argi infragorri ikustezinaren emisioa Beira

8. irudia: Negutegi efektuaren oinarria.

8. adierazten den muntaian, beltzez pintatuko xafla batek eguzkiaren argia absorbatzen du.

Beraren gainean beira arruntezko beste xafla bat ezartzen da.

Xafla beltzaren tenperatura handitzen denean, beroaren inkrementua izpi infragorriz emititzen du.

Absorbatzaile beltzak gorputz beltzaren ezagugarriak ditu: gorputz beltz idealek ez dute soilik absorbatze-koefizienterik handiena baizik eta, uhin-luzera guztietarako emititze-koefiziente handiena ere.

Emisioaren gehipenak tenperaturaren laugarren potentziaren legearen arauerakoak dira.